2010az geroztik, Imedusa I+D+i saila sortzen du bere Bulego Teknikoaren barruan, prezisiozko piezen mekanizaziora bideratuta hasiera batean eta ultraprezisiorantz begira gaur egun. Muntai mekaniko eta pieza estandarrak egiteaz gain, bezeroek zuzenean kotxeen muntaketetan, sateliteetan, hegazkinen motorretan ta beste hainbat egitura konplexutan doazen piezak eskatzen dizkiote Imedusari. Guzti honek, muturreko kalitatezko PPMak eskatzen ditu eta produktuarekiko etengabeko trazabilitate eta konpromisorantz bultzatzen gaitu. Horretarako, etengabeko formakuntzan dauden 4 pertsonako taldea du Imedusak, maila goreneko software, teknologia eta makineriarekin hornituta.